martes, 3 de julio de 2007

Goizean, kalean jendea erdaraz entzuten dut. Eguerdian ere, koadrilan gero eta gehiago... ni gutxienez zorteduna naiz eta etxean euskaraz egiten dut, baina ezin dutenek? Ez dakit jendea nola bultza daitekeen euskaraz egitera, ez dira konturatzen euskararen jabe izatea nolako aberastasuna den, Europa eta munduko hizkuntza zaharrenetakoaren jabe izatea ez
baita gutxi. Baina jakitea eta ikastea ez dira nahikoa, erabili egin behar da. Nire ametsa: kalera,erosketak egitera, zinemara, igerilekura.... irten eta euskaraz entzutea. Egoera ez da onena, diglosi egoeran gaude eta ez edonolako hizkuntzekin, Espainola eta Frantsesa bezalako bi hizkuntza sendorekin, zaila da aurrera irtetea, eta guztiok egin
behar dugu zerbait horretarako, baina ez nago prest gure arbasoen borroka hemen amaitzeko, aurrera egin behar dugu gure hizkuntzarekin, ezin da etsi. Eskutitz xume honek ez du askorako balio, baina sarean zehar bidaltzen diren zenbait gauza baino askoz ere garrantzitsuagoa dela uste dut, zergatik ez dugu mezu hau Euskal Herri osoan eta Espainian eta Frantzian eta
beste lurraldeetan zabaltzen hemen gaudela adieraziz, Euskaldunak garela eta arro gaudela, euskara maite dugula eta euskaraz bizi nahi dugula. Mesedez, arren eskatzen dizut mezu hau ahalik eta jende gehienari bidal diezaiozun eta jasotzen duzunean idatzi dizunari itzul diezaiozun idatzitakoaren aldeko zarenaren adierazle; ez da asko kostatzen eta beharbada ez du emaitza askorik lortuko, baina
saiatze arren ez da ezer gertatzen eta nork daki behar bada egunen batean nire ametsak errealitate bihurtuko diren.